‘Black is Beltza’ filmak jarraipena izango du

Black is Beltza 2: Ainhoa filmaren prestaketa lanetan dihardu Fermin Muguruzak, orain bi urte Donostia Zinemaldian aurkeztu zuen ekoizpenaren jarraipena izango den proiektuan. Filma 2022ko Zinemaldian estreinatu ahal izatea da asmoa.