‘ANWAR’ dokumentala Iruñean eta Bilbon aurkeztuko dute
Alex Txikon alpinista bizkaitarra protagonista duen ikus-entzunezkoa Iruñeko Golem Baionan egongo da ikusgai martxoaren 14an, eta Bilboko Golem Alhondigan, aldiz, hilaren 15ean. Saioak Txikonek aurkeztuko ditu, eta lortutako irabaziak EKI Fundaziora bideratuko dituzte.