Donostia Zinemaldiaren onenak, Azkuna Zentroan ikusgai

Gaurtik hasita, eta igandera, urriak 7, bitartean, Donostia Zinemaldiaren 66. Edizioan estreinatutako filmez osaturiko sorta bat aurkeztuko du Bilboko Azkuna Zentroak. Ikus-entzunezkoen indartze programaren baitan kokatu dute ekimena, eta proiektatuko dituzten guztiak, Espainian oraindik argitaratu gabeko pelikulak izango dira.