Hunkituta jaso zuen atzo Kore-edak Donostia Saria
Zinegile japoniarraren ibilbidea aintzatetsi du Donostia Zinemaldiak bart, Victoria Eugenia antzokian egindako proiekzio-ekitaldian. Kore-eda izan da sari hori jaso duen lehenengo asiarra, eta poza eta malkoak nahastu zituen zurrunbilo batean eskertu zion publikoari: “Badakit ez didazuela berriro emango”.