‘Betiko gaua’ obrak fikziozko film labur onenaren Goya Saria irabaz dezake

Euskara hutsean errodatutako hautagai bakarra da Eneko Sagardoyk zuzendutako lana. Parte hartze euskal herritarra duten proiektuei dagokienez, Arantxa Echevarriak zuzendutako La infiltrada, moriartitarren Marco edota Kowalski Filmen ekoizpena den Soy Nevenka ageri dira 39. edizioko behin betiko zerrendan, besteak beste.

By |2025-01-31T09:42:54+02:0018 abendua, 2024|

EMANALDIA | ‘Mamántula’ filma, 30. FANT jaialdian

'Mamántula' filmaren emanaldia, 30. FANT jaialdian Ion de Sosa donostiarraren Mamántula fikziozko filma FANT – Bilboko Fantasiazko Zinemaren Jaialdiko jarduera osagarrien baitan egongo da ikusgai. Serieko zientzia fikziozko filmen zantzuak zein ikerketa, krimen-istorio eta thriller ilun kapsulatuenak ditu lanak. KRITIKA | MAMÁNTULA: Zinema intelektualaren eta popularraren arteko mugan https://youtu.be/-8fvguZ7sS8?si=7FphpxNqUCoPtn_t

By |2024-04-30T16:17:46+02:0030 apirila, 2024|

Kontatutako Zinea: Ion de Sosa

Ion de Sosa zinemagile eta argazki-zuzendaria izango da Tabakalera – Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroaren Kontatutako Zinea egitasmoaren otsaileko bigarren protagonista. Mamántula (2023) filmaren sortze-prozesuaz arituko da otsailaren 29an, 19:00etatik aurrera. Aurretik, filma ikusteko aukera izango da.

By |2024-02-28T11:12:57+02:0028 otsaila, 2024|

8. Ibizacinefest jaialdian hainbat euskal film labur lehiatuko dira

Espainiako Estatuko lanei eskainitako atalean sartu dituzte Ximinoa (Itziar Leemans), In A Nearby Field (Laida Lertxundi), Betiko gaua (Eneko Sagardoy), Alas/Tierra (Maddi Barber), O (Maria Monreal) eta Anteparaíso (Koldo Almandoz). Isabel Herguera eta Ion de Sosa donostiarren lan berrienak ere erakutsiko dituzte.

By |2024-02-05T16:04:39+02:005 otsaila, 2024|

‘MAMÁNTULA’: Zinema intelektualaren eta popularraren arteko mugan

Zuzendaria: Ion de Sosa Urtea: Herrialdea: Saila: ZABALTEGI-TABAKALERA Under The Skin (2013) kultuzko obra ikusi duenak gertuko sentituko du MAMÁNTULA. Izan ere, Jonathan Glazerren lan sailkaezinaren berrirakurketa parodikoa dirudi Ion de Sosa zinemagile donostiarrak Zabaltegi-Tabakalera sailean estreinatu duena. B serieko zientzia fikziozko filmen zantzuak ditu, ikerketa, krimen-istorio eta thriller ilun kapsualtuenak ere. Glazerren pelikulan gizonezkoak erakarri eta horiekin oheratu ostean irentsi egiten dituen emakume estralurtarra

By |2023-10-02T15:36:44+02:0029 iraila, 2023|

Isabel Herguera eta Jaione Camborda, Urrezko Maskorren bila

Donostia Zinemaldiko 71. edizioko sail ofizialean lehiatuko dira bi zinemagile donostiarrak: Sultanaren ametsa animaziozko ipuin feministarekin eta galizieraz errodatutako O Corno lana aurkeztuko dituzte, hurrenez hurren. Irati Gorostidiren Contadores film laburra eta Ion de Sosaren Mamántula film ertaina, aldiz, Zabaltegi-Tabakalera sailean erakutsiko dituzte.

By |2023-07-14T14:43:20+02:0014 uztaila, 2023|
Go to Top