Bigarren astea hasiko du ‘Negu hurbilak’ filmak, zinema aretoetan
Negu Kolektiboaren lehen film luzea ikusgai izango da, aurrenekoz, Altsasun, Amorbieta-Etxanon, Arrasaten, Eibarren edota Lleidan. Euskal Herriko gatazkaren amaieran kokatuta, ihesaldi baten erretratua egiten du pelikulak; Jone Laspiur du protagonista nagusia.