Ane Muñoz: “Zuzendariaren eta scriptaren arteko koplizitatea oso garrantzitsua da”
https://www.youtube.com/watch?v=lCvWILCVBVU Ane Muñoz (Hondarribia, 1967) Kazetaritza eta Ikus-entzunezkoak ikasitakoa da, eta beti aritu da hedabideen eta zinemaren munduetan lanean. Hainbat film labur zuzendu ostean, film luze batean script lanak egin zituen, eta gaur egun lanbide duen jardunaz zeharo maitemindu zen.