17. Punto de Vista: III eta IV programak

Atzo abiatutako bi programei jarraipena eman die gaur, 17. Punto de Vista festibaleko sail ofizialeko zinema eskaintzak: bina film labur eta luze aurkeztu dituzte. Abiapuntu oso sinplea dauka ikusgai izan den lehen obrak, Teléfono, Navidad film laburrak: 84 urteko emakume batek eta bere semeak etxeko telefono finkoa hartu eta senide eta lagunei deituko diete, Gabonak iristear direla, zoriona opatuz. Malena Zambrani zinemagile argentinarraren apustuak, aldiz,