J.A Villalobosen ‘Quién llama’ nagusitu da 12. Santurzinen
Urriaren 19ra bitartean ospatu dute Santurtziko Film Laburren Jaialdiaren 12. edizioa. Hiriko hainbat txokotan pantailaratu dituzte Santurtzi, Euskal Pantailak eta Estatuko ataletako film laburrak eta horien artean J.A. Villalobosen Quién llama nabarmendu du epaimahaiak.