Euskal zinema protagonista, 2023ko Bilbao Basque FESTen
Zinema atalean, hiriko jaialdi garrantsitsuenen aurkezpenak egingo dituzte, eta Cinco lobitos (Alauda Ruiz de Azua) lan saritua proiektatuko dute hilaren 6an, 7an eta 8an, film labur banak lagunduta. Familia osoarentzako zinema saioak ere egingo dituzte goizetan.