Alauda Ruiz de Azuaren ‘Cinco Lobitos’ garaile, Malagako Jaiaialdian

Alauda Ruiz de Azua bizkaitarraren Cinco Lobitos filma izan da garaile Malagako Jaialdian. Sari nagusia den Urrezko Biznaga eskuratzeaz gainera, beste hiru golardo jaso ditu: gidoi onenarena, emakumezko aktore onenarena eta publikoaren saria.