Bilbon aurkeztuko du Arantza Santesteban zuzendariak ‘918 gau’ dokumentala
Arantza Santestebanen 918 GAU filma pantaila handian ikusteko aukera izango da bihar, asteartea, otsailaren 7an, Bilboko Golem Alhondiga aretoan. 20:30ean abiatuko da saioa eta, amaieran, zuzendaria eta Aitor Gametxo zinegilearen arteko solasaldia egingo dute.