Malaga 4K Fest jaialdian gailendu da ‘Mateoren Ama’ laburra

Aitor Arregi eta Jose Mari Goenagaren Mateoren ama (2019) lanak, Handia eta La Trinchera infinita filmetan aritutako lan-talde beraren proposamenak, film labur onenaren saria irabazi du Malaga 4K Fest jaialdiaren bosgarren edizioan. Iragan azaroaren 20an ospatu zuten hitzordua.