Estreinaldiak: Ekainak 9
American Pastoral Ewan McGregor aktorea kameraren atzean jarri da Philip Rothen eleberri homonimoa pantaila handira egokitzeko: American Pastoral. Iazko Donostia Zinemaldian estreinatu zuen bere opera prima, Sail Ofizialean, eta McGregor bera eta Jennifer Connelly filmeko bigarren protagonista Gipuzkoako hiriburura etorri ziren. Lanak 60ko hamarkadako AEBetara eramango gaitu. ‘Suediarra’ ezizenarekin ezaguna den Seymour Levov arrakasta handiko negozio-gizona da; gaztetan itzal handiko kirolaria izan zen, eta orain