MAKUSI aurkeztu du EITBk, haur eta gazteentzako euskarazko plataforma digitala

Apirilaren 26an iritsiko da MAKUSI, haur eta gaztetxoentzako euskarazko unibertso digital berria. Haurrentzako euskarazko lehen plataforma digitalak adinaren arabera sailkatutako euskarazko marrazki bizidunak, telesailak, filmak… eskainiko ditu, www.makusi.eus webgunean, doan.