‘Mon roi’

Zuzendaria: Maïwenn Le Besco Urtea: 2015 Herrialdea: Frantzia Tony (Emmanuelle Bercot) eta Georgioren (Vincent Cassel) arteko harremana kontatuko digu Mon roi filmak. Errehabilitazio klinika batean dago Tony, eskiatzen ari zela istripu bat izan eta belauneko lotailua hautsi ostean. Emakumearen oroitzapenen bidez ezagutuko dugu bikotearen istorioa. Gorabeheraz beteriko istorioa. Maïwennen filmak oso kritika txarrak zituela ikusi nuen, eta jakin-mina piztu zidan. Iritzi orokorrari kontra egitea gustatzen