Networking saioa eta (H)emen-en solasaldia, asteartean ZINEBIn

Iragan ostiraletik, zinema da nagusi Bizkaiko hiriburuan, ZINEBI Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren 62. edizioan. Ekitaldiz, aurkezpenez, tailerrez, topaketaz eta orotariko jardueraz beteriko egitarauaren baitan, baina, bihar, azaroak 17, egingo dituzten bi saio nabarmendu nahiko genituzke: zinema dokumentalaren ZINEBI Networking foro profesionalaren hirugarren edizioa, batetik, eta (H)emen elkartearekin antolatutako Film laburrak eta emakumeak, berdintasunerako gakoak topaketa, bestetik.

By |2020-11-17T11:19:47+02:0016 azaroa, 2020|

30 lanek osatu dute 62. ZINEBI jaialdiko euskal uzta

Bertako zinemagileen dokumental eta film laburrak ezagutu eta zabaltzeko konpromisoari eusten dio ZINEBI Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak, eta aurten 30 izango dira, orotara, festibalean ikusgai izango diren euskal zigiludun proiektuak. Bertoko Begiradak atalak, beraz, 22 film labur eta zortzi dokumental luze eskainiko ditu azaroaren 13tik 20ra luzatuko den 62. ekitaldian.

By |2020-11-06T10:00:11+02:006 azaroa, 2020|

Emakumeen presentzia ikus-entzunezkoan, mahai-ingurua Lekeition

Lekeitioko Euskal Zine Bileraren 40. edizioan, (H)emen elkartearekin lankidetzan, emakumeek ikus-entzunezkoan duten presentzia aztertzeko mahai-ingurua egin zuten iragan larunbatean, urriak 21. Olatz Beobide aktore eta zuzendaria arduratu zen saioa gidatzeaz, eta solaskideak Aurora Iturrioz feminista eta Berdintasun Politiketan aditua, Jone Karras kazetari eta zinema zuzendaria, Iñaki Gomez Irusoin ekoizpen etxeko ekoizlea, Maitane Carballo soinu teknikari eta editorea, eta Iban del Campo zuzendaria eta MUko irakaslea

By |2017-10-26T17:53:56+02:0023 urria, 2017|
Go to Top