‘Ibaia ez da toki bat’ dokumentalak aurkezpen-ibilbidea hasiko du

Nagore Legarreta argazkilariak eta Bira Produkzioak ekoiztetxeak landutako proiektua Aranoko (Nafarroa) Maisuenea zentroan pantailaratuko dute, bihar, 18:30ean. Hilaren 17an Chillida Lekun, eta abenduaren 2an, Donostian ere egongo da ikusgai.