‘Zauria(k)’ dokumentala gailendu da 15. Zinemaldia.cat jaialdian

Martxoaren 1ean bukatu zen Bartzelonako Euskal Etxeak antolatutako Zinemaldia.cat jaialdiaren 15. ekitaldia, eta Maier Irigoien Ulaiarrek, Isabel Sáez Pérezek eta Iker Oiz Elgorriagak elkarlanean zuzendutako Zauria(k) (2019) dokumentalak irabazi du Premi Sagardi Txapela d’Or sari nagusia. Maddi Barberren Urpean Lurra (2019) film laburrak epaimahaiaren aipamen berezia jaso du.