Zinegoak jaialdiko euskal film laburrak, Lekeition ikusgai

Bilboko Zinegoak – LGTBI+ Zinema eta Arte Eszenikoen jaialdiarekin elkarlanean, euskal film labur berrienen lagina izango da ikusgai Lekeition, martxoaren 4an, 19:00etan, Ikusgarri Aretoan. Proiekzioaz gain, Bilbotik zuzeneko konexioa egingo dute filmen egileekin solasteko.