#TabakaleraEtxean: Leire San Martin, Maider Oleaga, Maider Fernandez

Tabakalera – Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak zuzeneko mahai-ingurua eskainiko du maiatzaren 8an (ostirala) bere Vimeo katean. Maider Oleaga, Maider Fernandez eta Leire San Martin ariko dira hizketan 19:00etatik aurrera, eta filmen erreferenteak, zinema-genealogiak, proiektuak eta pasarte gustukoenak komentatuko dituzte. Saioa Lur Olaizolak gidatuko du, eta euskara hutsean izango da.

By |2020-05-07T09:55:40+02:007 maiatza, 2020|

Ikusmira Berriak programak 2017 urteko proiektuak hautatu ditu

Donostia Zinemaldiak aditzera eman ditu Ikusmira Berriak programaren hirugarren edizioak hartuko dituen bost zinemagileren lau proposamenak, Maider Fernandez Iriarte zuzendari donostiarraren proiektua tartean. Berrikuntza eta hizkuntza berrien alde egiten duten ikus-entzunezko talentu zein industrien inplikazioa bilatu eta, bide batez, saritu nahi izan du horrela Tabakalerak eta Donostiako Zinemaldiaren lankidetzaz jaiotako ekimenak. Errealizadore hautatuek sei asteko egonaldia egingo dute Donostian, abuztuaren 21etik aurrera. Lehen lau asteetan,

By |2019-05-15T13:26:22+02:001 ekaina, 2017|

Europa, Futuro anterior

Iaz Tabakalerak, Donostia 2016rekin elkarlanean, ikerketa-artistikorako egonaldien deialdiaren bidez, Pablo La Parra Pérezek aurkeztutako Europa, Futuro anterior proiektua ekoitzi zuen. La Parra Pérez frankismo berantiarrean eta trantsizio garaian sortutako kultura zinematografiko militantea arakatzen duen doktore tesia egiten ari da New Yorkeko Unibertsitatean (NYU). Europa Futuro Anterior proiektuak bere interesekoa den kultura zinematografiko horretan jarri du arreta, eta programa publiko oparo eta interesgarri baten bidez, “60ko

By |2017-03-27T14:04:45+02:006 martxoa, 2017|

Maria Elorza eta Maider Fernandezen ‘Gure Hormek’ lanak eskuratu du Zinebi jaialdiko Euskal Zinearen saria

Joana Pimienta zinegile portugaldarraren Um campo de aviaçao film labur dokumentalak jasoko du 58. Zinebi jaialdiko sari nagusia gaur iluntzean Bilbon egingo duten sari-banaketa ekitaldian. Eszenatoki gainean izango dira, baita ere, Maider Fernandez eta Maria Elorza, Gure Hormek filmari esker Euskal Zinearen saria eskuratu baitute.

By |2016-12-01T18:46:18+02:0025 azaroa, 2016|

Zinemaldiko kritikak: ‘Kalebegiak’

Zuzendaria: Hainbaten artean Urtea: 2016 Herrialdea: Euskal Herria Donostia 2016 Kultur Hiriburutzak ikus-entzunezko alorrean garatutako proiektu nagusia da Kalebegiak film kolektiboa. Dozena bat euskal zinegile ezagunek hartu dute parte bertan, hiriari buruzko film labur bana osatuta; bederatzi orotara. Eta beste hiru proiektuak deialdi ireki baten bidez aukeratu dituzte. Larrotxene Bideoko Jorge Gil eta Michel Gaztambide arduratu dira egitasmoaren koordinazioaz, baita errodajeetarako baliabideak eskaintzeaz ere, eta

By |2016-10-14T19:26:49+02:0023 iraila, 2016|

Ildo bereko korrespondentzia

Pasa den larunbatean, Hendaiako hondartzan Izpi berdea (Eric Rohmer, 1986) ikusi nuen lagunekin, eta eguzkia sartu bezain laster, azken bainuko ur tantek hotzikara eragin zidaten gorputzean. Hotz gelditu nintzen, Dennis O’Rourkeren Canibal Tours (1988) filma ikusi nuenean bezala, hotz eta pentsakor, udak ematen dizkigun buruari eragiteko tarte horiek probestuz. Eta, han, hondartzan, Rhomeren Le rayon vert (1986) filma oroitu nuen une hartan, hurrengo hileetan zer

By |2017-03-27T14:07:06+02:0030 abuztua, 2016|

Lau euskal ekoizpen, 64. Donostia Zinemaldian

Jose Luis Rebordinos Donostia Zinemaldiko zuzendariak gidatuta, agerraldia egin dute gaur Zinemaldiko arduradunek Madrilgo Arteen eta Zientzia Zinematografikoen Akademian, aurtengo jaialdian eskainiko dituzten espainiar estatuko ekoizpenen berri emateko. Orotara lau euskal produkzio izango dira irailean ikusgai; hiru Zabaltegi-Tabakalera sailean, eta laugarren bat Belodromoko emanaldi berezian.

By |2016-09-18T07:55:50+02:0028 uztaila, 2016|
Go to Top