Zinemaldiko kritika: ‘Las letras de Jordi’

Zuzendaria: Maider Fernandez Urtea: 2019 Herrialdea: Euskal Herria Saila: Zuzendari Berriak Zinemaldian proposamen ausartak bilduko dituen atalik bada, hori, zalantzarik gabe, Zuzendari Berriak da. Erakusleihorik onena izan du, beraz, Maider Fernandez donostiarraren ‘Las letras de Jordi’ proposamenak, film arriskatu bezain hunkigarria baita. Bartzelonan egin dituen Master ikasketen emaitza da dokumentala. Mirarien inguruko proiektua izan behar zuen horrek, ezusteko norabide aldaketa eman zuen egun batetik bestera:

By |2022-08-29T13:06:44+02:0026 iraila, 2019|

Zurriolako Butaka: Irailak 21

Ezin ukatu euskal zinemagintzak loraldia bizi duenik. Bada zeri kantatu, eta badugu nori kontatu. Euskal ekoizpenak inoiz bano ugariagoak izango dira 67. Donostia Zinemaldian, eta horren berri emateko asmoz ekin genion atzo Zurriolako Butaka programaren saio-sorta berriari.

By |2019-09-21T19:16:12+02:0021 iraila, 2019|

Zabalik da Ikusmira Berriak deialdiaren laugarren edizioa

Tabakalerak eta Donostia Zinemaldiak elkarlanean antolatutako ikus-entzunezko proiektuak lantzeko Ikusmira Berriak programaren laugarren edizioa martxan jarri berri dute. Lanak aurkezteko deialdia gaur, otsailak 5, zabaldu dute, eta azken eguna apirilaren 5a izango da. Lau kategoriatan bereiziko dituzte eskaerak: EAEko zinegileak, Espainiako zinegileak, atzerriko zinegileak, eta Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketaren azken bost edizioetan parte hartu duten zinegileak.

By |2019-05-20T15:23:52+02:005 otsaila, 2018|

Zurriolako Butaka: Irailak 28

Irailaren 28ko Zurriolako Butaka saioaren errepasoa duzue segidan. Atzo bertan, 65. Donostia Zinemaldiko Industriaren sarietan, Ikusmira Berriak saria jaso zuen Maider Fernandez Iriarte izan da saioko lehen gonbidatua. Las letras de Jordi dokumental-proiektuagatik eskuratu du garaikurra, eta REC Grabaketa Estudioan lanaren postprodukzioa egiteko aukera izango du (11:00 minututik aurrera). Segidan, Atxur taldeko Kote Camacho eta Isaso Nabarro kideak izan dira, Kimuak katalogoan aukeratua izan den

By |2017-09-29T09:09:02+02:0028 iraila, 2017|

Las Chicas de Pasaik kolektiboari eskainitako erakusketa jarri dute Salamancan

DA2 (DOMUS ARTIUM 2002) izeneko arte garaikidearen zentroan Maria Elorza (Gasteiz, 1988) eta Maider Fernández Iriarte (Donostia, 1988) zinegileek osatutako Las Chicas de Pasaik kolektiboari eskainitako erakusketa izango da ikusgai gaur, ekainak 28, hasi eta urriaren 15era arte. Agosto sin ti (2015), Gure Hormek (2016) eta La Chica de la luz (2016) film laburrak proiektatuko dituzte.

By |2017-07-11T08:46:05+02:0028 ekaina, 2017|

Ezagutu Zineleku udalekuetan izango dituzun irakasleak!

Hilabete inguru falta da Zineleku 2017 udalekuak hasteko, uztailaren 23tik abuztuaren 3ra egingo baitute egonaldia Gasteizen, eta izena emateko epea zabalik da oraindik, hil amaierara arte. Bien bitartean, udalekuetan eskainiko dituzten ikastaroak eta bertan izango diren irakasle eta gonbidatuak konfirmatu dituzte antolatzaileek.

By |2019-05-15T13:26:01+02:0020 ekaina, 2017|

Ildo bereko korrespondentzia

Pasa den larunbatean, Hendaiako hondartzan Izpi berdea (Eric Rohmer, 1986) ikusi nuen lagunekin, eta eguzkia sartu bezain laster, azken bainuko ur tantek hotzikara eragin zidaten gorputzean. Hotz gelditu nintzen, Dennis O’Rourkeren Canibal Tours (1988) filma ikusi nuenean bezala, hotz eta pentsakor, udak ematen dizkigun buruari eragiteko tarte horiek probestuz. Eta, han, hondartzan, Rhomeren Le rayon vert (1986) filma oroitu nuen une hartan, hurrengo hileetan zer

By |2017-03-27T14:07:06+02:0030 abuztua, 2016|
Go to Top