Zinemagileen arteko elkarrizketak: Albert Serra, Ariadna Ribas eta Artur Tort

Zinemagileen arteko elkarrizketak ekimenaren saio berri bat egingo dute bihar, azaroaren 22an, 19:00etatik aurrea, Koldo Mitxelena Kulturunean. Albert Serra zuzendaria protagonista eta gidari, Ariadna Ribas eta Artur Tort bere azken lanaren – Pacifiction- muntatzaileekin arituko da solasean.

By |2022-11-21T17:08:46+02:0021 azaroa, 2022|

‘Zinemagileen arteko elkarrizketak’ ikastaroaren bigarren edizioa

Lehen edizioaren arrakasta eta gero, Zinemagileen arteko elkarrizketak ikastaroaren bigarren edizioa egingo dute, azarotik maiatzera, Koldo Mitxelena Kulturgunean. Estibaliz Urresola, Irati Gorostidi eta Maider Fernández Iriarte izango dira bederatzi elkarrizketetako lehenengoaren protagonistak eta, aldiz, Aitor Arregi, Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga izango dira itxiera saioaren gonbidatuak.

By |2022-10-18T13:27:56+02:0018 urria, 2022|

‘LAS LETRAS DE JORDI’: Obra zintzoen xarma

Zuzendaria: Maider Fernandez Iriarte Urtea: 2019 Herrialdea: Euskal Herria   -Obra zintzoen xarma- Uztailaren 17an ailegatu da Euskal Herrira Maider Fernandez Iriarte donostiarraren Las letras de Jordi lana. 2017ko Ikusmira Berriak programan bultzada irabazi eta gero, poliki-poliki hazten joan da filma, Donostiako Zinemaldia bezalako jaialdietatik pasatuz,  zinemetaraino.  Zuzendariak berak azaltzen duenez, Lourdeseko santutegiari buruzko dokumentala prestatzen ari zela ezagutu zuen Jordi, ez pertsonalki, baizik eta

By |2020-07-22T09:41:31+02:0022 uztaila, 2020|

‘Las letras de Jordi’, Espainiar estatuko aretoetan

Martxoan egitekoak ziren aurkezpen handia bertan behera utzi behar izan eta gero, Maider Fernandez Iriarteren lehen film luzea gaur iritsiko da Espainiar lurraldeko zinema aretoetara. Las letras de Jordi (2019) pelikula Madrilen, Bartzelonan, Elxen eta Valentzian estreinatuko du zinegile donostiarrak. Euskal Herriko zinema-aretoetan, aldiz, uztailaren 17an egongo da ikusgai.

By |2020-07-10T10:39:09+02:0010 uztaila, 2020|

Ekoizpen euskal herritarrak CinemaAttic plataforman ikusgai

Proiektuaren hamargarren urteurrena ospatzeko asmoz, eta koronabirusaren krisialdiaren eraginez ezarritako osasun-larrialdi egoera aprobetxatuz, Erresuma Batuan zinema espainiar independentea hedatzeko intentzioz sortutako CinemaAttic plataformak eta Cervantes Institutuak CinemAttic Cuarentena | 90 cortos españoles esenciales de la última década egitasmoa jarri dute martxan. Astero-astero film laburrak ari dira ikusgai jartzen, eta tartean ekoizpen euskal herritarrak ere badaude.

By |2020-05-05T11:53:04+02:005 maiatza, 2020|

Berlinale Talents programan parte hartuko dute Maider Fernandez Iriartek eta Jorge Moneok

Maider Fernandez Iriarte zinegile donostiarra eta Jorge Moneo gasteiztarra Berlinale jaialdiaren 70. edizioaren baitan antolatu duten 18. Berlinale Talents programan parte hartzeko aukeratu dituzte. Otsailaren 22tik 27ra bitartean, nazioarteko sortzaileekin elkarlana eta kolaborazioa sustatzeko aukera izango dute. Euskal eragileen presentzia ere nabarmena izango da jaialdian zehar.

By |2020-02-20T12:25:40+02:0020 otsaila, 2020|
Go to Top