Kresala Zineklubak maiatzeko programazioa iragarri du

Udaberriarekin batera loratuko da Donostiako Kresala Zineklubeko maiatzeko programazioa. Lau emanaldi iragarri dituzte, Txinatik, Japoniatik, Turkiatik eta Errumaniatik ekarritako proposamen banarekin. Lehen saioa gaur bertan, maiatzak 4, egingo dute, eta Wong Kar Wai zinemagile hongkongdarrari eskainitako atzera begirako zikloaren bosgarren emanaldia izango da.