EUSPOT lehiaketa, formazioak ikastetxeetan
EUSPOT – Euskarazko Spot Lehiaketaren antolatzaileek ikus-entzunezko publizitatearen gaineko ordu beteko formazioak eskainiko dituzte Euskal herriko ikastetxeetan, spot egileen harrobia indartzeko asmotan. Doako saioak izango dira honakoak, euskaraz eta 12 urtetik gorako ikasleei zuzendutakoak.