Kontatutako zinema: Estibaliz Urresola
Orain bi aste Hego Euskal Herriko eta Espainiar Estatuko zinema-aretoak astindu dituen 20.000 especies de abejas (2023) filmaren barne korapiloak gertutik ezagutzeko aukera izango da datorren larunbatean, hilaren 13an, Tabakaleran. Kontatutako zinea fokuaren baitan, bere azken lanaren sortze prozesuaren berri emango du Estibaliz Urresola zuzendariak.