DANTZA | Maialen Izurza

Donostiako Zinemaldian aurkeztutako Telmo Esnalen (1967) film berriak jendaurrearen arreta lortzen duen pieza horietarikoa da. Istorioaren magnetismoak ez ezik, baliatutako jantzi eta dantza mugimenduek hipnotikoa den pieza bat dute emaitza. Telmo Esnalek bidaia liriko bat proposatzen digu Euskal Herriko herri baten historia dantzaren bitartez erakutsiz. Juan Antonio Urbeltz antropologo eta Koldobika Jauregi eskultorearekin batera lan egin zuen ikus entzunezkoa aurrera eramateko. Urbeltzen euskal historiaren teoriak,