Zinemaldiko kritika: ‘AZTARNAK’

Zuzendaria: Maru Solores Urtea: 2021 Herrialdea: Euskal Herria Saila: ZINEMIRA Zinemaldiko Zinemira saila itxiko du Maru Solores donostiarraren Aztarnak proposamenak. Haurtzaroko esperientziek, eta horien aurretik, amaren sabelean, erditzean, lehen aste eta hilabeteetan… sentitutako maitasun eta arretak, beragan utzitako arrastoaren bila abiatu da sortzailea. Bidaia pertsonal horretan, noizbait izan zen haurrarengana hurbiltzeko ahalegina egin du, bere amatasunari zentzua ematen lagunduko dioten erantzunen bila. Eta guraso izateko

By |2021-09-25T13:56:08+02:0025 iraila, 2021|

Zinemaldiko kritika: ‘HONDALEA’

Zuzendaria: Asier Altuna Urtea: 2021 Herrialdea: Euskal Herria Saila: ZINEMIRA, Euskal Zinemaren Gala Cristina Iglesias eskultoreak Donostiako Santa Klara uharteko itsasargiaren etxerako sortutako obraren eraikitze-prozesua jaso du Asier Altuna zinemagile bergararrak. Enkarguz heldu zitzaien proiektua Txintxua Films ekoiztetxera, baina iazko Zinemaldiko Culinary Zinema sailean argia ikusi zuen ARZAK since 1897 lanarekin bezalaxe, filma bere egitea lortu du Altunak, Hondalearen sorkuntzaren lekuko hutsa izanagatik ere, bere

By |2021-09-25T10:21:55+02:0022 iraila, 2021|

Zinemaldiko kritikak: ‘FANTASIA’

Zuzendaria: Aitor Merino Urtea: 2021 Herrialdea: Euskal Herria Saila: ZINEMIRA, lehiaketaz kanpo Aitor eta Amaia Merino neba-arrebak gurasoekin egindako itsaso-bidaia du abiapuntu dokumentalak, eta ontziaren izena bere egin du ikus-entzunezkoak. Errealitatea bistaratzen duen lanari Fantasia izena jartzea aproposa iruditu zitzaiola azaldu du, halaber, Merinok. Izan ere, dokumentalaren definizioa hertsiki betetzen du filmak: Errealitatetik hartutako irudietan oinarritutako ikus-entzunezko ekoizpena. Gurasoak ditu protagonista, bidaian ez ezik, haien

By |2023-02-01T17:57:33+02:0021 iraila, 2021|

Euskal zinemagintzaren mendea: MAIALEN GOÑI

2019. urtea bukatzear da, baina ez hori bakarrik. XXI. mendeko bigarren hamarkada agurtzear gaude, eta banako zein aldizkari, komunikabide edota erakundeek dagoeneko hasi dute ohiko zerrenda festa. Zeintzuk dira urteko film onenak? Eta, bide batez, hamarkada honetakoak? Galdera horiek oinarri hartuz, ZINEA osatzen dugun kide, lagun edota blogariok pentsatu dugu guk ere zerrendatxo sorta bat kaleratzea, baina euskal filmena. Gogoratu film bakoitzaren fitxa teknikoa GANBARA gordailuan ikusteko aukera duzuela izenburuan klik

By |2019-12-27T10:46:50+02:0027 abendua, 2019|

Zinemaldiko kritika: ‘Wasp Network’

Zuzendaria: Olivier Assayas Urtea: 2019 Herrialdea: Frantzia Saila: Donostia Saria 90eko hamarkadako Kuba. Goiz batean, ingurukoei ezertxo ere esan gabe, René González pilotoak hegazkin bat lapurtuko du eta Havanatik Miamira egingo du ihes, Olga emaztea eta sei urteko alaba bertan utzita. Bizimodu berria abiatuko du bertan, eta beste hainbat iheslari kubatarrekin batera, uhartean eraso terroristak egin nahi dituzten Fidel Castroren aurkako antolakundeetan infiltratuko dira, filmari

By |2019-09-27T18:12:05+02:0027 iraila, 2019|

Zinemaldiko kritika: ‘Light of My Life’

Zuzendaria: Casey Affleck Urtea: 2019 Herrialdea: AEB Saila: Perlak 11 urteko Rag neskatila eta aita ihesean bizi dira. Duela hamar bat urte, Rag jaio zen garaian, izurri baten antzera zabaldu zen birusaren eraginez, ia ez dago andrazkorik munduan, eta geratzen diren apurrak bunkerretan gotortuta bizi dira, gizonezkoen kontrolpean. Aitak, baina, ez du Rag bakarrik uzteko asmorik, eta gainerakoengandik urrun mantenduko du, basoan gordeta. Segurtasun neurri

By |2019-09-26T15:16:19+02:0026 iraila, 2019|

Zinemaldiko kritika: ‘Hiru Uhinak’

Zuzendaria: Loïc Legrand Urtea: 2019 Herrialdea: Euskal Herria Saila: Zinemira Meta-zinema ariketa ederra egin du Loïc Legrand Akitania Berriko ekoizle eta zinemagileak. Bere opera primak Hiru Uhinak kondaira eguneratu du, zeinetan marinel batek madarikazio bat jasoko duen, eta esnezko, malkozko eta odolezko hiru olatu erraldoiri aurre egin beharko dien. Hirugarrena suntsitzeko, arpoi bat botako du olatuaren erdigunera, eta oihu lazkarri batekin desegingo da uhina. Etxera

By |2019-09-26T10:47:07+02:0026 iraila, 2019|

Zurriolako Butaka: Irailak 23

Ezin ukatu euskal zinemagintzak loraldia bizi duenik. Bada zeri kantatu, eta badugu nori kontatu. Euskal ekoizpenak inoiz bano ugariagoak izango dira 67. Donostia Zinemaldian, eta horren berri emateko asmoz ekin genion atzo Zurriolako Butaka programaren saio-sorta berriari.

By |2022-08-29T13:09:33+02:0023 iraila, 2019|

Zinemaldiko kritika: ‘Las buenas intenciones’

Zuzendaria: Ana García Blaya Urtea: 2019 Herrialdea: Argentina Saila: Zuzendari Berriak Hamar urte dituen arren, neba-arreba gazteagoen ama gisa jarduten du Amandak Gustavo aitarekin egoten direnean. Gurasoak bananduta daude, eta amaren etxean ordena nagusi bada ere, aitak hogei urte izango balitu bezala eta pixua adiskideekin elkarbanatuko balu bezala bizitzen jarraitzen du. Eta hala ere, hiru ttikiek ikaragarri gozatzen dute aitarekin daudenean. Arazo ekonomikoak tarteko, amak

By |2019-09-23T18:00:17+02:0023 iraila, 2019|

Zinemaldiko kritika: ‘Agur Etxebeste!’

Zuzendariak: Asier Altuna eta Telmo Esnal Urtea: 2019 Herrialdea: Euskal Herria Saila: Euskal Zinemaren Gala Hamalau urte igaro dira Aupa Etxebeste!-k euskara zinema areto komertzialetan arrakastaz entzunarazi zuenetik. Etxebestetarren oporraldiak porrot egin ostean, hainbat astez etxean gordeta egon ziren Patrizio, Maria Luisa, Iñaki eta Luziano, bizilagunek zer pentsatuko, eta Euskal Herriko hiri eta herrietako zinemetan ilara luzeak sortu ziren egoera komiko bezain penagarria nola konponduko

By |2019-09-23T13:07:10+02:0023 iraila, 2019|
Go to Top