‘Beldurretan arraunean’ dokumentala ikusteko gonbidapena nahi?
Aurten egitekoak diren Tokioko Olinpiar Jokoak atzeratu edo ez eztabaidatzen ari diren bitartean, Basque Teamek Maialen Chourraut kirolari euskaldunari buruzko Beldurretan arraunean dokumentalaren aurrestreinaldirako bost gonbidapen zozkatuko ditu. Online bidez egingo dute emanaldia, martxoaren 27an.