Antxon Ezeiza protagonista, Zinemaldiaren uztaileko edukietan

Zinemaldia Podcast egitasmoaren seigarren atala zinemagile donostiarrari eskaini berri diote. Bestalde, ARTXIBOA webgunean jasotako edukien artean aukeratuta, hilabeteko proposamen berezia ere Ezeizarekin dago zuzenean lotuta. 1977ko Zinemaldian Kubako ordezkaritzaren baitan Ezeizak nola parte hartu zuen jasotzen duen gutuna argitaratu dute.

By |2023-07-12T12:57:24+02:0012 uztaila, 2023|

‘Ke arteko egunak’ filma pantailaratuko dute, Tabakaleran

ZINE: ikerketa zinematografikorako koadernoak aldizkariaren hirugarren alearen jendaurreko aurkezpena egingo dute Beñat Sarasola eta Maialen Beloki egileek. Bertan, Koldo Izagirre eta Antxon Ezeizaren lana izan dute abiapuntu, eta hain zuzen ere, lehenak idatzi eta bigarrenak zuzendutako filma eskainiko dute, Donostia Zinemaldiaren sail ofizialean lehiatu den lehen euskarazko filma.

By |2022-10-20T11:55:07+02:0020 urria, 2022|

#TabakaleraEtxean: Sara Fantova, Maialen Beloki eta Celia Rico

Tabakalera – Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak zuzeneko mahai-ingurua eskainiko du apirilaren 24an (ostirala) bere Vimeo katean. Sara Fantova, Maialen Beloki eta Celia Rico ariko dira hizketan 19:00etatik aurrera, eta filmen erreferenteak, zinema-genealogiak, proiektuak eta pasarte gustukoenak komentatuko dituzte. Saioa Lur Olaizolak gidatuko du.

By |2020-04-21T15:03:34+02:0021 apirila, 2020|

Zurriolako Butaka: Irailak 21

Ezin ukatu euskal zinemagintzak loraldia bizi duenik. Bada zeri kantatu, eta badugu nori kontatu. Euskal ekoizpenak inoiz bano ugariagoak izango dira 67. Donostia Zinemaldian, eta horren berri emateko asmoz ekin genion atzo Zurriolako Butaka programaren saio-sorta berriari.

By |2019-09-21T19:16:12+02:0021 iraila, 2019|

Zurriolako Butaka: Irailak 30

65. Donostia Zinemaldiko Zurriolako Butakaren azken saioa! Maialen Beloki Donostia Zinemaldiko zuzendariordea izan da lehen gonbidatua, eta aurtengo jaialdiaren balorazioa egin du Inaxio Esnaolarekin (1:40 minututik aurrera). Ostean, Telmo Esnal zuzendariak hartu du parte saioan. Izan ere, Glocal in Progress saria jaso du Zinemaldian Dantza proiektuagatik (26:40 minututik aurrera). Eta saioan parte hartzen azkenak Eñaut Gantxegi ZokorriZta (Hamaika telebista) eta Urtzi Urkizu Berria egunkariko kazetaria

By |2017-09-30T14:07:19+02:0030 iraila, 2017|
Go to Top