Zurriolako Butaka: Irailak 28
Irailaren 28ko Zurriolako Butaka saioaren errepasoa duzue segidan. Atzo bertan, 65. Donostia Zinemaldiko Industriaren sarietan, Ikusmira Berriak saria jaso zuen Maider Fernandez Iriarte izan da saioko lehen gonbidatua. Las letras de Jordi dokumental-proiektuagatik eskuratu du garaikurra, eta REC Grabaketa Estudioan lanaren postprodukzioa egiteko aukera izango du (11:00 minututik aurrera). Segidan, Atxur taldeko Kote Camacho eta Isaso Nabarro kideak izan dira, Kimuak katalogoan aukeratua izan den