Abian da ZINEGIN, Ipar Euskal Herriko euskal zinemaren jaialdia
Heldu da euskal zinemaren garaia! Abiatu dute ZINEGIN, Hazparnen ospatzen den euskal zinemaren jaialdia. Zazpigarren edizioa izango du 2018koa, eta azaroaren 22tik 25era bitarte ospatuko da. Ohiko aretoaren obrak medio, Urruña eta Donapaleu herrietara ere zabalduko dituzte aurtengo proiekzioak.