70. edizioko hizketaldi eta mahai-inguruak argitu ditu Zinemaldiak
Zinema jaialdiek eta kultura zinematografiko garaikideak dituzten erronkei erantzun posibleak emateko asmoz, festibal donostiarrak hainbat eskola magistral, mahai-inguru eta lan-saio prestatu ditu. Irailaren 16tik 24ra bitartean gauzatuko dira, Tabakaleran, Prentsa Klubean, San Telmo Musean eta Kutxa Kultur Klubean, besteak beste.