SOLASALDIA | Sormena eta finantzaketa: oreka eta eragina emakumeek egindako ez-fikziozko zineman

Sormena eta finantzaketa: oreka eta eragina emakumeek egindako ez-fikziozko zineman mahai ingurua Punto de Vista Jaialdian. Zinema dokumentalaren finantzaketarekin lotutako gaiak jorratuko dira bertan, bai eta horrek sormenean duen eragina eta ez-fikziozko zineman lan egiten duten emakume zinemagileen presentzia ere. CIMA elkarteak Nafarroan duen ordezkaritzako kide den Amaia Remirez Garcia ekoizle eta zuzendariak eta (H)emen elkarteko Gentzane Martinez de Osaba ekoizleak osatuko dute mahaia, eta

By |2024-03-13T11:44:19+02:0013 martxoa, 2024|

Dokumentalgintza, finantzaketa eta emakume zinemagileen presentzia aztergai, Punto de Vistan

Sormena eta finantzaketa: oreka eta eragina emakumeek egindako ez-fikziozko zineman izeneko mahai-ingurua egingo dute ostiralean, hilaren 15ean, Iruñeko Punto de Vista Jaialdian. CIMA elkarteak Nafarroan duen ordezkaritzak eta (H)emen elkarteko kideek osatuko dute mahaia, eta Itziar García Zubiri izango dute moderatzaile.

By |2024-03-13T12:28:02+02:0013 martxoa, 2024|

“Kritika idaztea erresistentzia ariketa bilakatu da”

Mariona Borrull, Elisa McCausland, Blanca Martínez eta Júlia Olmo zinema kritikariek idazkera eta pentsamendu zinematografiko berriak izan dituzte hizketagai Prentsa Klubean bertan. Donostia Zinemaldiak leiho txiki bat ireki du, azken urteotan egin bezala, hausnarketa sustatzeko, kasu honetan, jardunbideak dituen erronkei nola heldu eztabaidatzeko. Kritikari gazteen ikuspegitik hedabide digitaletan egiten den kritika-lana, lanbidean belaunaldi guztiak elkarrekin bizi diren modua, prekarietatearekin, parekotasunarekin, genero-ikuspegiarekin eta hizkuntza inklusiboaren arloan

By |2024-04-17T15:51:32+02:0021 iraila, 2022|

Plataformak eta hizkuntza gutxituak aztergai, Crossover jaialdian

Plataformek zinemaren eta telesailen kontsumoa nola aldatu duten, eta aldaketa horrek hizkuntza gutxituei nola eragin dien aztertuko dute apirilaren 27an, Koldo Mitxelena Kulturunean. Jalgi hadi plazara: plataformak eta hizkuntza gutxituak mahai-inguruan Koldo Almandoz sortzaileak, Marian Fernandez ekoizleak eta Urtzi Urkizu kazetariak parte hartuko dute.

By |2022-04-25T12:17:34+02:0025 apirila, 2022|

Zinema eta arkitektura aztergai, Euskadiko Arkitektura Institutuan

Mugak/ Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalaren baitan, zinemarekin lotutako hainbat jarduera hartuko ditu Euskadiko Arkitektura Institutuak datozen egunetan. Donostiak zinemarekin duen lotura erakutsiko duen erakusketa abiatuko dute, Galerna film laburren zinema jaialdia ospatuko da, eta nazioarteko zinemaldiei buruzko mahai-ingurua prestatuko dute.

By |2021-11-24T10:46:11+02:0024 azaroa, 2021|
Go to Top