‘SWEAT’: Egiozu irribarre kamerari!
Zuzendaria: Magnus von Horn Urtea: 2020 Herrialdea: Polonia Sweat (2020) filmak Sylwia Zajac izeneko fitness influencer poloniarra jarraituko du hiru egunez, hasiera batean arrosa kolorekoa zirudien munduaren argi-ilunak erakutsiz. Erreportajeen formatua antzeratuz, filmak protagonista jarraitzen du goizeko lehen entrenamendu jendetsutik, 72 ordu beranduago, telebistako fokuei begira, malkoei eutsi eta irribarre ederra eskaintzen digun arte. Sare sozialetan gehiegizko agerpenari egiten zaion kritika agerikoaz haraindi, emakume arrakastatsu