Estreinaldiak: Urriak 28

I, Daniel Blake Ken Loachen drama sozialak Cannesko zinema jaialdian Urrezko Palmorria eskuratu zuen, eta Donostia Zinemaldiko Perlak atalean ikusgai izan zen irailean. Filmeko protagonista Daniel Blake da, 59 urteko arotz ingelesa. Bihotzeko arazoak tarteko, gizarte laguntzak eskatu beharko ditu bizitzan aurrenekoz, nahiz eta administrazioak lana bilatzera derrigortuko duen. Hala, labirinto burokratikoan galduta amaituko du, Rachelek bezalaxe, harrera-etxe batera bidali ez dezaten, Londrestik 450 kilometrora