‘The Lost Daughter’: Pertsonaia konplexuak arazo konplexuentzat

Zuzendaria: Maggie Gyllenhaal Urtea: 2021 Herrialdea: AEB -Pertsonaia konplexuak arazo konplexuentzat- Ez da erraza izaten pertsonaiekiko jarrera-hartze manikeorik egin nahi ez duen film politiko bat aurkitzea. Agian manikeismo horixe da, izan ere, biolentzia estrukturalak dauden bezala uzteko sistemari gehien interesatzen zaiona: balorazio etikoak banakakoen ekintzetara bakarrik murriztea (bai errealitatean eta bai fikzioan). Hala ere, perspektiba feminista batetik abiatuz gero behintzat, susma daiteke injustizia askok giza