Berrinterpretatutako eklipsea, Punto de Vista 2025 jaialdiko irudia
Magdalena Orellana artista eta zinemagileak sortu du diseinua, mugimenduarekin eta eguzkiarekin lotutako collage sorta.
Magdalena Orellana artista eta zinemagileak sortu du diseinua, mugimenduarekin eta eguzkiarekin lotutako collage sorta.
Marina Vinyes Albes, Roger Koza eta Christopher Small izango dira Punto de Vista jaialdiaren 16. Edizioko Sail Ofizialaren epaimahaikideak. Horiekin batera, X Films proiektuko arduradunak aurkeztu dituzte antolatzaileek: Anna Manubens, Miquel Martí Freixas eta Catarina Boieiro izango dira.
Blanca Camell Galí, Hugo Amoedo eta Magdalena Orellana zinemagileek hartuko dute parte Iruñeko Punto de Vista jaialdiaren X Films ekimenean. Proiektu irabazlea ikus-entzunezko sormen lan batean gauzatuko da, Nafarroan, eta jaialdiaren 2023ko edizioan izango da ikusgai.
Ikus-entzunezko proiektuen garapenean sortzaileei denbora eta baliabideak eskaintzeko helburu duen Ikusmira Berriak egonaldiaren zazpigarren edizioa abian da. Egoiliarrak martxoaren 15etik ari dira beren sorkuntzen gainean lanean, eta apirilaren 25era arte egongo dira Donostiako Tabakaleran, programaren lehen fasean. Ostiralean, apirilak 2, parte hartzaileen hastapeneko laburrak eskaintzeko saioa egingo dute.
Donostia Zinemaldiak, Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak eta Elias Querejeta Zine Eskolak elkarlanean antolatzen duten Ikusmira Berriak proiektuak garatzera bideratutako egonaldi-programaren zazpigarren edizioan parte hartuko duten bost proiektuen berri eman dute. Iazko deialdiarekin alderatuta, % 220 hazi da jasotako proiektu kopurua.