‘Reescritura’ proiektuak bi sari jaso ditu Abycine Lanza ekimenean

Donostia Zinemaldian hautaketa-batzordeko kide eta Elías Querejeta Zinema Eskolako irakasle den Victor Iriarte bilbotarraren opera primak FILMINek banatutako dirusaria eta MAFIZ Saria irabazi ditu. Señor y Señora ekoiztetxearen Samsara proiektua, aldiz, WIP Abycine Lanza sariaren hartzailea izan da.