Ione Hernandezen ‘Hermanas’ lana MAFF sailean aukeratu dute

Ione Hernández zinemagile donostiarrak 25. Malagako Zinema jaialdiko MAFF industria sailean parte hartuko du, Hermanas film luzearekin. Martxoaren 21etik 25era bitartean gauzatuko dira jardunaldiak, eta guztira, 26 proiektu aukeratu dituzte.