Ikus-Entzunezkoen Lege-Proiektua gaur bozkatuko dute, Madrilen

Euskalgintzaren Kontseiluak iragarri du hizkuntza gutxituen aldeko eragileek deitutako kontzentrazioarekin bat egingo duela, Madrilgo Kongresuaren atarian. Gaur bozkatuko duten Ikus-Entzunezkoen Lege-Proiektuak hizkuntza guztien berdintasuna bermatzen ez duela eta diskriminazioa betikotuko duela salatuko dute.