‘REIR, CANTAR, TAL VEZ LLORAR’: Fassbinderren bat bezalakoa, baina bere erara

Zuzendaria: Marc Ferrer Urtea: 2024 Herrialdea: Espainia Saila: Made in Spain Toñi adin ertaineko emakume transa da. Santu mirakulutsu bati mutilaguna eskatu ondoren, Lahcen agertuko da bere bizitzan, Bartzelonara iritsi berri den gazte marokoarra, itxuraz, Toñirekin maiteminduko dena. Harreman horrek eskandalu handia, inbidiak eta mesfidantzak eragingo ditu auzo eta komunitatean. Marc Ferrerren azken filma — aurrez D'A zinemaldian erakutsitakoa — zinemagileak oraino ondutako hunkigarriena da,

By |2024-11-05T13:35:10+02:0027 iraila, 2024|

‘LOS PEQUEÑOS AMORES’: Ilusio faltsuak, amets utopikoak eta etorkizun frustratuak

Zuzendaria: Celia Rico Urtea: 2024 Herrialdea: Espainia Saila: MADE IN SPAIN Zinema espainiarrak birplanteamendu estetiko eta filosofikoa bizi du pandemiaz geroztik. Ikusi besterik ez dago azken urteotan hartu duen norabidea, hirigune zalapartatsuetatik ihesi, landa-eremuetan aurkitu baitute babesa hainbat zinemagilek. Eta batez ere, hasiberriek. Dozenaka zenbatu daitezke beren lehen edo bigarren film luzeak ingurune natural, lasaigarri eta (ia kasu guztietan) uda garaian girotu dituztenak; emaitza adierazgarrienak

By |2024-09-24T22:11:31+02:0025 iraila, 2024|

‘VOLVERÉIS’: Baina ondo daude, eh?

Zuzendaria: Jonás Trueba Urtea: 2024 Herrialdea: Espainia Saila: MADE IN SPAIN Belaunaldi oso baten sentimenduak eta erronkak bistaratzen dituen Quién lo impide (2021) lan monumentalaren ostean, Jonás Truebak ohikoa duen (ustezko) sinpletasuna berrartu zuen Tenéis que venir a verla (2022) pelikula txiki, arin, iheskor baina ederrarekin. Aspaldikoz elkartuko diren lagunak, bikoteen arteko hartu-emanak eta hizketaldiak, irakurraldiak, paseoak…. Bada, lehenaren ausardia estetikoa eta bigarrenaren intimotasun umila uztartuz, zinemagile espainiarrak gozagarria

By |2024-09-24T08:24:09+02:0024 iraila, 2024|

‘MAMÍFERA’: Hautu eta erabakiez

Zuzendaria: Liliana Torres Urtea: 2024 Herrialdea: Katalunia Saila: MADE IN SPAIN Ikusi dugu amatasuna pantaila handian, bere ederrenean eta konplexutasunean. Bere ertz eta angelu (ia) guztietan, eta sarriegi ikuspegi erromantizatuenean ere. Eta alegiazko ikuspuntu (ia) horiek guztiak gorabehera, maizegi gizarte-arauak eta estereotipoak ikusezin bilakatutako hautu bat genuen faltan: ama ez direnena. Ama izan nahi ez dutenena. Haurdunaldia etetea erabakitzen dutenena. Eta orduan, Mamíferas. Liliana Torres zuzendariak gizartearen

By |2024-09-23T11:34:28+02:0023 iraila, 2024|

‘NINA’: Gorri kolorea du mendekuak

Zuzendaria: Andrea Jaurrieta Urtea: 2024 Herrialdea: Euskal Herria Saila: MADE IN SPAIN Ana de día (2018) bere opera priman Ingrid García-Jonssonek interpretatutako protagonistak Bartzelona utzi eta alde egingo du. Haren itxura duen emakume batek tokia hartuko dio, berari dagozkion betebehar guztiak eginez, hala, bat-batean aurkitu duen askatasuna baliatuta, bizitza berri bat hasiko du. Gau-klub batean hasiko da dantzari, ilea gorriz tindatuko du, betaurreko ilunak daramatza eta

By |2024-09-22T12:45:16+02:0022 iraila, 2024|

‘SEGUNDO PREMIO’: Abestietan dago beraien egia

Zuzendaria: Isaki Lacuesta eta Pol Rodríguez Urtea: 2023 Herrialdea: Espainia Saila: MADE IN SPAIN Emaitza batekoa zein bestekoa izan, arriskatzen duten proiektuek beti izango dute zerbait berezia. Konpromiso artistikoaren defentsan, arauak hautsi eta zerbait berria sortuz eragiteko ahalmena dutenek -izan maila pertsonalean, sozialean zein kulturalean- ongi merezia dute errekonozimendua. Isaki Lacuesta eta Pol Rodríguezi 2024ko Malagako Zinema Jaialdian iritsi zitzaien aitortza, ekitaldiko zuzendari onenak izendatu

By |2024-09-21T10:12:10+02:0021 iraila, 2024|

‘CREATURA’: Gorputzaren urradura fisiko eta emozionalak

Zuzendaria: Elena Martin Gimeno Urtea: 2023 Herrialdea: Espainia Saila: MADE IN SPAIN Sexualitatearen deskubrimendua sarri jorratu izan da zineman. Bizitzaren loraldian dauden neska-mutilen esplorazio senak, berezkoa bezain naturalak, film gogoangarriak utzi dizkigu azkenaldian –Blue Is the Warmest Colour (Abdellatif Kechiche, 2013), Young & Beautiful (François Ozon, 2013), Call Me by Your Name (Luca Guadagnino, 2017), Las niñas (Pilar Palomero, 2020), La consagración de la primavera (Fernando Franco, 2022)-; gehiago edo gutxiago, sortzaileek partekatutako esperientziekin identifikatzeko balio

By |2023-10-02T15:37:11+02:0029 iraila, 2023|

‘MATRIA’: Duintasunaren lurraldea

Zuzendaria: Álvaro Gago Urtea: 2022 Herrialdea: Galizia Saila: MADE IN SPAIN 'Patria' horrenbestetan aipatzen dugun garai hauetan, Álvaro Gagok konbentzio mediatikoen paradigmen iraulketa proposatzen du Matria filmean. Hitzaren jatorri etimologikoarekin jolas eginez (aitari dagokiona / amari dagokiona?) patriarkatuaren eredu horietatik fokoa aldentzen du eta emakumeen bizitza xehearen analisi zehatza proposatuko digu. Emakumeen baino 'emakumearen' bizitza esatea zuzenagoa litzateke, Matria pelikula Ramona baita. Erdiguneko pertsonaia honen

By |2023-10-02T15:38:01+02:0028 iraila, 2023|

‘LAS CHICAS ESTAN BIEN’: Printzesak deseraiki egin behar dira

Zuzendaria: Itsaso Arana Urtea: 2023 Herrialdea: Espainia Saila: MADE IN SPAIN Itsaso Arana aktore nafarrak zuzendaritzaren esparrura egindako lehen hurbilketaren emaitza da Las chicas estan bien; zinemaren, adiskidetasunaren, hauskortasunaren erretratu eder eta hunkigarria, norberaren bizipenen ispilu eta horiek gogoratzeko gordailu. Emakume talde bat astebetez Nistal de la Vegako (Leon, Gaztela)  XVII. mendeko errota zahar batean elkartuko da, antzezlan baten entseguak egiteko. Denetariko elkarrizketak sortuko dira giro horretan, hamaika

By |2023-10-02T15:39:49+02:0026 iraila, 2023|
Go to Top