‘Loreak belaunetan’ lanaren emanaldia, Iruñean
Euskal kulturaren zazpi ahots gazte bilduko dituen ikus-entzunezkoa ezagutzeko aukera egongo da, gaur, Civivox Condestable aretoan. 19:30ean ekingo diote emanaldiari, eta proiektuan parte hartu duten hainbat kide izango dira bertan.