#SummerOpera zikloa egingo dute Iruñeko Golem aretoan

Iruñerritik atera gabe, Sydney Opera Houseko egitarauaz gozatzeko aukera izango dute uda honetan hiriburu nafarrean. Uztailaren 23an abiatuta, historiako opera esanguratsuenen interpretazioak bilduko dituen Summer Opera ekimenaren proiekzioak jarraitzeko aukera eskainiko du Golem Baiona zinema-aretoak.