Kritika: ‘Ventajas de viajar en tren’
Zuzendaria: Aritz Moreno Herrialdea: Euskal Herria Urtea: 2019 -Trenez egindako bidaia baten paranoiak- Aritz Morenoren opera prima izan da Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 30. Asteari amaiera emateko film arduraduna. Zuzendari donostiarraren ibilbidea gertutik jarraitu dugu aspalditik, bere bideoklipak, publizitate lanak eta laburmetraiak arrakastatsuak suertatu baitira beti [Zinemaldi askotan hautatuak eta sarituak izan diren COTTON CANDY (2009), BUCLE (2011) eta CÓLERA (2013), esaterako, Vimeo plataforman daude