‘Arima’: Errealitatea irudimenean murgiltzen denean
Izenburua: Arima Zuzendaria: Jaione Camborda Urtea: 2019 Jaione Camborda zuzendariaren lehen film luzea da, eta errealitatea, irudimena eta ametsak bateratzen ditu lau emakume eta neskatxa baten inguruko istorio honetan. Bi gizon ezezagun azalduko dira protagonista hauen tartean, eta beldurra eta desirak sortuko dituzte. Lehena, kalean zauriturik ageri den gizon bat da, eta bigarrena, mamu edo espiritu bat. Ez dago garbi egiazkoa den edo ez.