Céline Sciamma zinemagile frantziarrari eskainitako zikloa, Tabakaleran
Programa uztailaren 6an hasiko da, eta abuztuaren 31ra bitartean zazpi film pantailaratuko dituzte. Saioak larunbatetan izango dira, 19:00etan hasita.
Programa uztailaren 6an hasiko da, eta abuztuaren 31ra bitartean zazpi film pantailaratuko dituzte. Saioak larunbatetan izango dira, 19:00etan hasita.
Bigarrenez jasoko du Bilbok Animakom Nazioarteko Animazio Komunitatearen Jaialdia, eta hiru egunetan zehar animaziozko zinemaren ardatz bilakatuko du BBF Bilbao Berrikuntza Factory eraikina. Gaur, asteazkena, apirilak 11a, hasiko dituzte saioak, eta igandera arte luzatuko da.
Asteko estreinaldien errepasoa Euskalerria Irratian: T2: Trainspotting Hogei urteren ostean, bueltan da Danny Boylek 90eko hamarkadan zuzendutako kultuzko filmaren bigarren atala, T2 Trainspotting. Renton, Sick Boy, Begbie eta Spud drogazaleentzat ere hogei urte igaro dira; lagunei ostutako diruarekin, Amsterdamen igaro ditu azken hamarkadak Rentonek, eta dibortzio demanda bati erantzutera Edimburgora itzulitakoan, lagun zaharrekin egingo du topo. Ewan McGregor aktore protagonistaren hitzetan, John Hodgen gidoia
Zuzendaria: Claude Barras Urtea: 2016 Herrialdea: Suitza eta Frantzia Courgette (euskaraz, Kalabazin) mutiko ameslaria da. Aita superheroi gisa irudikatzen du, eta ama alkoholikoarekin bizi da. Hain zuzen, amaren erasoaldi batetik babesten ari dela, eskaileretatik bota eta hil egingo du istripuz. Polizia batek hartuko du orduan txikia, eta umezurztegi batera eramango du, beste bost neska-mutilekin bizitzera. Bertako haurrek ondo definitutako rolak dituzte egoitzan, baita Courgettena bezain historia gogorrak
Azken hileetan Cannesen, Berlinen eta Locarnon saritutako film eta zinegileak 64. Donostia Zinemaldian izango dira irailaren 16tik 24ra. Hala, Hirokazu Koreeda, Mia Hansen-Love, Joachim Lafosse, Pablo Larraín, Ken Loach eta Gianfranco Rosi, besteak beste, zuzendarien lanak eskainiko dituzte Perlak sailean, hamabost orotara.