Carla Simónek zuzendutako ‘Alcarràs’, Berlinen nagusi

Pandemiari aurrez eginez, iaz ez bezala, modu presentzialean ospatu dute aurten Berlinale Nazioarteko Zinema Jaialdia. Carla Simón zinemagile kataluniarraren bigarren film luzea, Alcarràs, izan da Urrezko Hartza irabazi duen ekoizpena, eta Hong Sang-soo hegokorearraren So-seol-ga-ui yeong-hwa lanak jaso du epaimahaiaren sari nagusia. Zuzendari onena Claire Denis izendatu dute.