‘Crítico’ dokumentala egongo da ikusgai, gaur Tabakaleran
Kleber Mendoça Filhoren Crítico (2008) dokumentala proiektatuko dute gaur arratsaldean, Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan. Saio hau “Kleber Mendoça Filho” izeneko zikloaren parte da, eta 19:00etan emango diote hasiera, sortzaile beraren Luz Industrial Mágica (2009) film laburraren emanaldiarekin.