Gogoa den tokian aldaparik ez

Azken urteotan Euskal Herriko hainbat hiritan zinemetan ikusten “zailak” diren filmak eskaintzen hasi dira areto, kulturune eta baita unibertsitatearen testuinguruan ere. Artelekuk, adibidez, Zine Mapa izeneko jardunaldiak egin zituen azaroan Tamara García, Víctor Iriarte eta Izibene Oñederrak osatutako izen bereko kolektiboaren bidez antolatutako programazioarekin. Bertatik jaio zen Merienda Kolektiboa, Zine Maparen ondarea jasoz, asteroko programa proposatzen duena. AZ zentroak ere, oso modu irregularrean bada ere,